Loiolako ur araztegia ezagutu dute hainbat herritarrek
Uraren Nazioarteko Eguna dela eta, bisita gidatuak egin ditu Añarbeko Urak-ek.
Añarbeko Urak-ek duen planta ezagutzeko balio izan dute. Bisiten helburu nagusia izan da herritarrei jakinaraztea, modu praktikoan, araztegiko sistemen funtzionamendua, eta horrek duen garrantzia, bai jendartean bai ingurumenean ere.
Mankomunitateko hamar udalerrien saneamendua eta hondakin uren kudeaketa daramate Loiolan: Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Astigarraga. Etxeetako eta industrietako hondakin urak biltzen dituzte. Eguneko emaria 100.000 metro kubikotik gorakoa da, eta Gipuzkoako biztanleen erdiari dagokiona gutxi gorabehera. Prozesuan 4.000 tona lohi sortzen dira, eta horiek ongarri bezala erabiltzen dituzte nekazaritzan.
Hain justu, duela 20 urte hartu zuen Añarbeko Urak-ek mankomunitatearen arazketa bere gain. Agerraldia egin zuten hainbat arduradunek, atzo goizean, Sagueseko ponpatze estazioan, efemeridearen harira.
Uraren Nazioarteko Eguna da martxoaren 22a. Horren aitzakian, doako bisitak egingo dituzte Loiolako hondakin uren araztegia ezagutzeko, gaur goizean. Herritarrei zuzendutako doako bisita gidatuak izan dira, eta