Metroa gelditzeko jarduera informatiboa egingo du auzoetan Satorralaiak
"Metroaren pasanteari ez!" lelopean, manifestazioa deitu dute apirilaren 1erako.
Satorralaia bizilagunen mugimendua metro igarobidea gelditzeko eskatzen duen eskuorria banatzen hasiko da, Donostiako auzo eta toki ezberdinetan. Hainbat laguntzaileri esker, informazio orriak auzo guztietan eta Ibaetako unibertsitatean ere zabalduko dute datozen egunetan.
Bestalde, apirilaren 1erako manifestazioa deitu du Satorralaiak. “Metroaren pasanteari ez!” lelopean abiatuko dira 12:00etan Easo plazatik. Metroaren “makro-proiektu inposatua” bertan behera uzteko aldarrikapena egingo dute.