Idazle donostiarraren lan guztiak herritarren eskura jarri dituzte.
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi. (Argazkia: Alberto Elosegi)
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren obra osoa digitalizatu du Jakin Fundazioak, Gipuzkoako Aldundiaren Kultura sailaren lankidetzarekin. Soziolinguista, idazle eta pentsalari donostiarraren lana digitalizatzeko hiru urte behar izan ditu Jakinek. Behin bukatuta, obra osoa herritarren eskura geratu da ezagutu, zabaldu, kontsultatu eta ikertzeko.
55 urtetan zehar argitaratu zuen Txillardegik. Lehen argitalpena 1956koa da, eta azkena 2011koa. Guztira, argitaratutako 1.634 idazlan katalogatu ditu. Horietatik liburuak 40 dira eta artikuluak 1.352. Gaitegiari dagokionez, askotarikoa da: euskara, soziolinguistika, hizkuntza minorizatuak, euskalgintza, hezkuntza, nazio arazoa, sozialismoa, esistentzialismoa eta beste.
Bere idatziekin batera, Txillardegirik egindako elkarrizketa eta bere liburuen erreseinak ere digitalizatu dituzte. Guztira, 1.984 idazlan eta 23.591 orrialde daude digitalizatuta. Digitalizazio lanak testuen (liburu, artikulu, iruzkin, eskuizkribu, elkarrizketa…) ezagutza, arakatzea, identifikazioa, bilatzea, lortzea, digitalizatzea, txukundu eta zuzentzea, eta thesaurus propio baten araberako, bilatzaile berariazko eta eraginkor batekin hornitzea suposatzen du.