Arrokako lanak epe motzenean egiteko eskatu du Amara Bai elkarteak
Amarako bizilagunak zoriondu dituzte, parte hartze handiarengatik.
Astearteko zenbaketan auzo elkartearen proposamenak 527 boto jaso zituen.
Udalari, berriz, eskatu diote lanak ahalik eta epe motzenean egitea. “Gurea auzoak urteak daramatza inongo onurarik ekarriko ez dizkioten obrak sufritzen”. Halaber, udaleko ordezkariei gogorarazi nahi diete Easo plazatik Arrokara ibilgailuak sartzeko aukera emateko konpromisoa hartu zutela.
Partaidetza sailari gomendio bat luzatu diete: “aurrerantzean inpartzialtasunez jokatzea eskatzen diegu, eta bi aldeekin adostea, horrela Arroka frontoiaren auzian izan diren susmoak saihesteko”.
Eskaerei dagokienez, auzo elkarteari nahitaezkoa iruditzen zaio, kenduko den kirolgunearen ordez beste bat jartzea. “Gure horrek gertu egon behar du, eta batez ere, gaztetxoentzat izan beharko luke. Beraiek atera dira galtzaile”. Era berean, aztertzeko modukoa iruditzen zaie plaza berrian adinekoentzat gimnasia aparatuak jartzea.
Une honetan kirol instalaziorik ez duen “auzo bakarra” direla argudiatuta, suhiltzaileen eraikuntzaren zati bat kirolgune bezala erabiltzea proposatu dute. Azkenik, Amara Bai auzo elkarteak jakin nahi du Arroka plazan egitekoa den Amarako kultur etxea noiz irekiko den.
Amara Bai auzo elkarteak Arrokako galdeketaren inguruko balorazioa egin du, eta ohar baten bidez eman dute ondorioen berri. Ezer baino lehen, Amarako bizilagunak zoriondu dituzte prozesuaren aurreran erakutsitako inplikazio eta parte hartze handiarengatik. “Oinarri sendoa sortu da aurrerantzean izan daitezkeen gatazkak bideratzeko”.