Bultzada ekonomikoa Ttan Ttakun irratiari
Azken AB Krosan bildutako dirua jaso du Donostiako Ttan Ttakun irratiak. Amara Berriko lasterketako kideek 500 euroko diru ekarpena egin diote Egian egoitza duen irrati libreari. Euskara sustatzen duten egitasmoak saritu eta babestu nahi ditu lasterketak, eta aurten Ttan Ttakuni eman diote bildutakoa, bultzada ekonomikoa emateko asmoz –irudian, irratiko Asier Mendizabal eta AB Krosako Haizea Urkiola eta Iñigo Azurmendi–.
Aurtengoa 4. AB Krosa izango da, eta ekainaren 3an egingo dute. Laster emango dituzte laugarren ekitaldiaren inguruko xehetasunak.