VIII. Sudur kroserako izen ematea zabalik dago
8. Sudur Krosean izena eman daiteke jada, Herrikrosaren webgunean, edo hiru tabernatan: Rekalden (Parte Zaharra), Triku Harrin (Antigua) edo Katan (Egia).
Helduen lasterketa 17:00etan abiatuko da, baina txikientzako tartea ere egongo da, ordubete lehenago (16:00etan). Izan ere, V. Sudur Txikia egingo dute, eta adinaren arabera aldatuko da ibilbidearen luzeera.
Hilabete baino gutxiago falta da Sudur Krosa iristeko. Aurten, apirilaren 22an egingo dute lasterketa, Egiako parketik barrena. Parte hartzaileek sei kilometroko ibilbidea egingo dute.