100 sinadura inguruko babesa jaso du Zubietako galdeketak
Martxoaren 30ean adostuko dute egingo duten galdera.
Zubiartean herri elkartea. Dagoeneko 100 sinadura inguru bildu dituzte galdeketa babesteko. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiete zubietarrei.
Orain, hurrengo pausoa emateko garaia dela azpimarratu dute herri elkartetik. Hau da, maiatzaren 7eko galdeketan erantzungo duten galdera adosteko momentua. Datorren asteko ostegunean, hilak 30, Kaxkapen lansaioa egingo dute galdera erabakitzeko, 19:00etan. Lansaioan Mario Zubiaga EHUko irakaslearen laguntza izango dute. “Zubietako etorkizunaz ere erabakitzeko moduko galdera bat adostuko bagenu?”, galdera bere ere lantzea proposatu du herri elkarteak.
Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzeko galdeketa antolatzen burubelarri dabil