Barrikotea egingo dute Txalupaginenen
Antiguan ere egitarau berezia prestatu dute Korrikari ongietorria egiteko. Larunbatean, apirilaren 1ean, kantu babarrun bazkaria egingo dute Itzurun elkartean. Txartelak salgai daude Antiguako AEKn, Triku Harrin, Oliyosen eta Bodegon tabernan. Arratsaldean Korrika Festa egingo dute Sert plazan. Auskalo taldearekin umeentzako jolasak prestatuko dituzte, zumba saio bat egingo dute, eta arratsaldea bukatzeko, zuzeneko musikaz beteko dute plaza, Oihu eta Herenegun taldeen zuzeneko musikarekin.
Apirilaren 4an, asteartean, Korrika Donostiara iristen den egunean, bi ekitaldi egingo dituzte. Batetik, Korrika txikia egingo dute 10:3ean, eta iluntzean barrikotea egingo dute Txalupaginene plazan, 19:30ean. Sagardoa, pintxoak, musika, txaranga… Auzoko kaleak girotuko dituzte Korrikari harrera egiteko. Antiguara 22:05ak inguruan iristea espero dute. Parte Zaharretik iritsiko da tropela Antiguara.