'Gure plazak, gure hizkuntzak' egitasmoa egin dute Egian
Arrazakeriaren aurkako jarduera egin dute Egian haurrek, gazteek eta helduek elkarrekin. Gure plazak, gure hizkuntza izenpean bildu dira Plaza Haundin. “Auzo koloretsua” esaldia idatzi dute horma batean hainbat hizkuntzatan. Egia auzo koloretsua dela aldarrikatu dute.