Mikroteatroaz gozatzeko areto bat irekiko dute Egian
Egia kaleko 20. zenbakian mikroteatroari eskainitako areto bat irekiko dute ostegunean. La Farandula izena du, eta sare sozialen bidez ari dira zabaltzen hogei metro koadroko espazio honetan ikusgai izango diren antzezlanak. Publikoak antzerki programazioaz gozatzeko eta barre egiteko aukera izango duela diote. Ostegunean, martxoaren 30ean, inauguratuko dute, 19:00etan.