AEK-ko Arantxa Cerezo, dokumentalaren inguruko azalpenak ematen, Tomasenen. (Argazkia: Lide Ferreira)
Bidebietatik sartuko da Korrika Donostian, asteartean, eta 18:45ean Altzara iristea aurreikusi dute. Korrika iritsi aurretik, ordea, hainbat jarduera antolatu dituzte, girotzen joateako.
Tomasene kultur etxean elkartu ziren ostegunean, hainbat euskaltzale. Han,
Euskararen lau aurpegi dokumentala ikusi zuten, eta, ondoren, emanaldi berezi batez gozatu zuten: Jose Mari Karrereren
Txirritaren kontuak, Karrerek hartuak. Datozen egunetarako ere, prestatu dituzte hainbat kontu:
KORRIKA, ALTZAN
Martxoak 31.
- 19:30. Maider Galarzaren ikuskizuna: Emakume basatia. Altzanian.
- Ondoren, Korrika Festa.
Apirilak 4.
- 11:00. Altzako kaleetan, Korrika Txikia.
- 14:30. Jose Mari Karrereren emanaldia: Txirritaren kontuak, Karrerek hartuak. Altzako Institutuan.