Herri Galdeketa babesten duten Zubietako bizilagunak. (Argazkia: Zubiartean)
Euskal Herriaren inguruko etorkizunaz galdetuz, galdeketak egiten ari dira hainbat herritan, Gure Esku Dago dinamikak bultzatuta. Zubietako Herri Galdeketa behar bezala burutuko dela egiaztatzeko, Berme Batzordea aurkeztuko dute asteburuan. Politologoek eta legelariek osatuko dute batzordea, eta bihar, larunbata, egingo dute aurkezpenea, Usurbilgo Potxoenea aretoan, 12:00etan.
Zubiartean herri elkartea ari da Herri Galdeketa prestatzen, Zubietak bere iritzi propioa eman dezan. Oraingoan, Usurbilgo Herritzarturekin batera antolatu dute aurkezpena. Izan ere, Berme Bartzordean, kide berak izango dituzte bi lekuetan. Hala elkarlenean osatu dute batzordea.
Dagoeneko ehun sinadura inguru bildu dituzte galdeketa babesteko, oso harro daude, eta eskerrak eman nahi dizkiete zubietarrei, emandako erantzunarengatik.
Herri Galdeketak badu data zehatza, maiatzaren 7a. Erantzun beharreko galdera, ordea, atzo arratsaldean bertan ziren adostekoak, Kaxkapen lansaioa eginez. Mario Zubiaga EHUko irakaslearen laguntza izatekoak ziren zubietarrak, galderaren bueltan aritzeko. Buruan zuten Zubietako etorkizunaz ere erabakitzeko moduko galdera bat adostea. Izan ere, Donostiako eta Usurbilgo udalen artean zatiturik jarraitzen du Zubietak, bi udalek eskumenak dituztelarik bertan.