Sara Majarenas aske uzteko eskatu dute hiriko kolektibo feministek
Hiriko kolektibo feministek Sara Majarenasen askatasuna eskatu dute. Salatu dute salbuespeneko legedia aplikatzen ari direla, eta Majarenasek libre egon beharko lukeela. Bestalde, gaineratu dute Majarenas eta haren alaba Madrileko harrera etxe batean badaude ere, “arrazoi juridikoengatik eta giza eskubideengatik” Euskal Herrian egon beharko luketela.
Salatu dute Majarenas eta haren alaba “indarkeria matxistaren biktima” izan direla eta, orain berriro ere beraien aurkako indarkeria erabiltzen ari direla Euskal Herritik urrun mantentzen.
Horregatik, dei egin die Donostiako udalari eta euskal erakundeei Majarenas Euskal Herrira ekartzeko tramitean arindu ditzaten.