Familiarekin Jolasean programa Aietera zabaldu dute
Apirila, maiatza eta ekaineko egitaraua prest dago jada.

Familiarekin Jolasean programako irudi bat. (Argazkia: Donostiako Udala)
- Korrikaren inguruko jarduerak (Bidebieta, Egia, Gros eta Martuteneko haur txokoetan).
- Munduko Baratza proiektuaren bitartez, Bidezko Merkataritza ezagutzeko aukera izango dute auzo guztietan.
- Olatu Talka jaialdiaren barruan, Izarrak Plazara egitasmoa (Aiete eta Martutenen, haur txoko guztietako partaideekin).
- Elkar-en eskutik, Sembra, ereite tailerra, Aieten.
- Auzoko festetako jarduerak (Amaran, Bidebietan eta Intxaurrondon).