Irutxuloko Hitzak Erdialdean hartuko du lekukoa
Eskurik esku eta herriz herri Iruñerantz doan lekukoa hartuko du asteartean. Erdialdean, San Martin eta Hondarribia kaleen artean egongo da lasterraldiaren zain. Realekoen erreleboa hartuko du 21:10ean.
Irutxuloko Hitza zaleek ere bat egin dezakete lan taldearekin, 21:00ak inguruan gerturatuta, Korrikaren BatZuk leloarekin bat egin eta euskaraz bizitzeko aldarriarekin bat egiteko.