Fantasiazko zinemari buruzko mahai inguruan batean parte hartu eta 'Herederos de la bestia' pelikula estreinatuko du.
Alex de la Iglesia. (Argazkia: Euskadiko Filmategia)
Euskadiko Filmategiak emanaldi berezi bat antolatu du biharko, osteguna,
Tabakaleran. Izan ere,
Alex de la Iglesia zinemagileak fantasiazko zinemaren inguruan hitz egingo du, eta
El dia de la bestia filma estreinatuko dute.
Josemi Beltranek, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendariak gidatuko du mahai ingurua. De la Iglesiarekin batera, bere gidoilarikide
Jorge Gerrikaetxebarria, argazki zuzendari
Flavio Labiano eta
Herederos de la bestia pelikularen zuzendari
Diego Lopez egongo dira.
Emanaldia bihar, osteguna, izango da,
19:00etan, Tabakalerako 1 zinema aretoan. Sarrerak 3,50 euro balioko ditu, eta dagoeneko Tabakalerako informazio guneetan daude eskuragarri.