David de la Cruz nagusi Bulebarreko helmugan
Txirrindulari kataluniarrak irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapa.
Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa Donostiako Bulebarrean bukatu da, eta David de la Cruz txirrindularia izan da irabazlea. Gasteiztik abiatu da gaurko etapa, eta 160,5 kilometro egin ondoren iritsi da tropela Donostiara. Hain zuzen ere, Oriotik Igeldora doan Mendizorrotz muinotik sartu dira Donostiara. Aldapan gora ihes egin du etapa garaileak. Sailkapen nagusian ere lider jarri da De la Cruz.
Itzuliko 3. etaparen sailkapena eta gainontzeko informazioa beraien webgunean ikus daiteke.