Donostiako euskaltegietako ordezkariak Zurriola pasealekuan, Korrikaren lekukoaren zain. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Lehen aldiz euskaltegi guztiek bat egin dute
Korrikan. Aldarrikapen zehatz bat eraman dute 20. Korrikara, euskaltegien doakotasuna:
Euskara denontzat doan. Donostiako euskaltegi guztien izenean eraman zuten lekukoa Zurriola hiribidean zehar. AEK, Bai&By, Hitzez, Ilazki, Legazpi6, Altza-Urumea eta Urrats-eko ordezkariak elkartu ziren Groseko zati honetan, doakotasunaren aldeko aldarriekin.