Plazara Goaz elkarteko kideei ere aldapa egokitu zaie Intxaurrondon. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
Mirakruzeko gaina harrapatu eta berehala sartu dira lasterkariak Intxaurrondon. Tren geltokitik hasita makina bat erronka izan dituzte bidean. Hau da, aldapak. Muinoz muino, erritmoari eutsi diote Korrikarekin bat egin duten lasterkariek. Intxaurrondo zaharretik berrira egin dute, zaharrera itzuli eta Egiarako bidea hartzeko.