Añorgatik igaro eta Urola Kostako bidea hartu du Korrikak
Donostiako azken kilometroa Añorgan egin du Korrikak. Minutu batzuk berandu iritsi da euskararen aldeko lasterketa eta euripean itxaron behar izan dute auzotarrek, baina gogotsu egon dira zain. Eliza parean, Amassorrain ikastolako bi haurrek eta guraso batek hartu dute lekukoa, Añorgako Kirol eta Kultur Elkartearekin batera. Behin Añorgatik igaro ondoren, Urola Kostako bidea hartu du Korrikak.