Hasi dira Igeldoko jaiak antolatzen
Aurtengo festak antolatzen hasi dira dagoeneko Igeldoko bizilagunak. Ohiturari jarraituz, programako portadako argazkia aukeratzeko laguntza eskatu dute. “Hasi ideiak eta zuen imajinazio lantzen, lehiaketa hastera doa eta!”, azaldu dute.
Lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra dago: Igeldorekin zerikusia izatea. Pare hartzeko hiru bide daude: emailez (ttonttorro@gmail.com), postaz (Itsas Aurre kultur etxea, Igeldoko plaza 4, 20008 Igeldo) edo kultur etxeko postontzian utzita. Argazkiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 23a izango da.