Transfobiaren aurkako elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean
Transfobiaren aurkako elkarretaratzea egingo dute bihar Bulebarrean arratsaldeko 19:00etan. “Transfobiak ez du tokirik gure herrietako kaleetan. Gorrotoa onartezina da. Erantzuteko garaia iritsi da. Euskal Herria pertsona trans guztientzat bizileku segurua dela bermatu nahi dugu“, azaldu dute.
Erakundeek transen bizitzak eta behar izanak aintzat hartzea nahi dutela azaldu dute. “Pertsona trans guztiak ozen, duin eta osasuntsu nahi ditugu!”. Honako talde eta sindikatuek antolatu dute mobilizazioa: Euskal Herriko Bilgune Feminista, EHGAM, Gehitu, Medeak, ELA, LAB, CC.OO, STEE-EILAS eta ESK.
Elkarretaratzean parte hartzeko deia zabaldu dute: “Denon babesa beharrezkoa da”.