Sukaldanitzak egitasmoa abiatu du udalak kulturartekotasuna sustatzeko
Egitasmoa maiatzaren 13an egingo dute 10;30etan hasita eta, ondoren, 20 laguneko bazkaria egingo dute; 10 kide lantegiaren ardura duen elkartekoak izango dira, eta, beste 10, lantegiak antolatu dituzten beste gastronomia elkarteetakoak. Parte hartzea doakoa eta mugatua izango da, hortaz, izena eman ahala onartuko dituzte partaideak.Parte hartu nahi duten guztiek, izena emateko orria bete eta kulturaniztasuna@donostia.eus helbidera bidali behar dute, edo 943 481498 zenbakira deitu.
Partaideak
- Gastronomia ekuadortarra: Casa Galicia / Asoc. Esperanza Latina
- Gastronomia marokoarra: Kañoyetan / Jatorkin
- Gastronomia kongoarra: Sociedad Loiolatarrak / Afrika Euskadi elkartea
- Gastronomia ukrainarra: Txirain Kultur Elkartea / Ukrania-Euskadi
- Gastronomia boliviarra: Esperanza CD / Asociación Mi Nuevo Potosí
- Gastronomia mexikarra: Vasconia CD / Asociación Mestiza
- Gastronomia boliviarra: Centro Burgalés Castellano / Camelamos Adiquerar
- Gastronomia ingelesa: Amaikak Bat/ Mujeres del Mundo
- Gastronomia eslaviarra: Zubi Musu / Vostok Ekialde