24 orduko baraualdia egingo dute Gipuzkoako hainbat kolektibo sozial, sindikal eta politikok Eusko Jaurlaritzak
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan egindako murrizketak salatzeko.
Easo plazan egongo dira larunbatetik igandera arte eta 24 orduko baraualdia egingo dute. Horrez gain hainbat jarduera eta mobilizazio ere antolatu dituzte. Gaur arratsaldeko 18:00etan mahai ingurua egingo dute: Murrizketak, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak. 21:00etatik aurrera musika egongo da. Bihar berriz, 12:00etan asanblada eta, ondoren, mobilizazioa egingo dute. Horrela baraualdiari amaiera emanez.
Gogorarazi dute duela bost urtetik hona Eusko Jaurlaritzak Diru-sarrera Bermatzeko Errenta %7 murriztu duela. Azaldu dute 15.000 familia gipuzkoar ingururi eragiten diola horrek eta horietatik %27 pentsiodunak direla.