Manifestazioa egingo dute Donostiako
hirugarren errepublika aldarrikatzeko gaur 18:30etan Bulebarretik hasita. Bosgarren aldia izango da aurtengoa eta apirilaren 14an II. Errepublikaren urteurrena ospatzen dela baliatuz hartuko dituzte kaleak.
Etorkizunari begira daudela azaldu dute antolatzaileek: “Betie ere etorkizuna ahaztu gabe, baina aurrera begira”. Azaldu dute egun seinalatua dela protesta egiteko, eta baita oroimen demokratikoa lantzeko eta etorkizun hobe batengatik borrokatzeko ere.
Hainbat elkartek elkarlanean antolatu dute mobilizazioa: Donostiako Errepublikarrak; Nicolas Guerendiain, Iruneko elkarte errepublikanoak; Pikoketa, Oarsoaldeko elkarte errepublikanoak; Belabieta, Andoaingo elkarte errepublikanoa; Tolosako foro errepublikanoa; eta errepublikaren aldeko Euskal Herriko elkartea.
Mobilizazioaren aurkezpenean izan dira Jon Hernandez Ezker Anitzako parlamentaria eta Amaia Martin eta Loic Alejandro Irabazi Donostiako zinegotzia.