Maiatzaren 28an egingo dute Markel Jimenezen omenezko lasterketa
150 lagun inguruk kamiseta erraldoi bat irudikatu dute Markel txapeldun egitasmoak antolatutako lasterketa aurkezteko. Horrela, Markeli babesa adierazi diote, eta Markelen omenez egingo duten bigarren lasterketa aurkeztu dute; Maiatzaren 28an izan da.
Lasterketatik ateratako diru guztia ASPANOGI elkartearentzat izango da; eta lasterketan parte hartzeko izen ematea eta kamiseten salmenta Garbera merkatari zentroan izango da.