Aste Nagusian Saguesen bost txosna jartzeko oinarriak argitaratu dituzte
Saguesen 5 txosna jartzeko oinarriak argitaratu ditu. Oinarrietan agertzen diren baldintzak betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko Donostiako elkarteei dago zuzendua deialdia eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 3an, eguerdiko 13:30ean, amaituko da.
Maiatzaren 11n, iragarki taulan eta Donostiako Festak-en webgunean argitaratuko dituzte zozketarako onartuak izan diren elkarteen behin-behineko zerrendak. Zerbitzua muntatzeko egitura Donostia Festak emango du, eta derrigorrez antolatzaileek emango dizkieten edalontzi berrerabilgarriak erabili beharko dituzte. Txosnak 17:00etan ireki eta programatutako kontzertua amaitu eta ordubetera itxiko dira. Jai egunetan, berriz, 11:30etik aurrera irekitzeko aukera izango dute.
2017ko Aste Nagusian jai-giroa sortzen laguntzeko helburuarekin, Donostia Festak-ek