1.080 euroko gutxieneko pentsioa izateko eskubidea eta Euskal Herrian pentsio eta gizarte segurantza sistema propioa aldarrikatu dituzte.
Duintasuna elkarteak deitutako manifestazioa, erdialdetik pasatzen. (Argazkia: Lide Ferreira)
Gipuzkoako
Duintasuna elkarteak deituta, ehundaka lagun batu dira gaur Donostiako Bulebarrean. Izan ere,
1.080 euroko gutxieneko pentsioa izateko eskubidea eta Euskal Herrian pentsio eta gizarte segurantza sistema propioa aldarrikatzeko,
manifestazioa egin dute erdialdeko kaleetatik zehar.
Gipuzkoan 183.384 pentsiodun daudela azaldu dute elkartekoek,
biztanleriaren %26a, “eta erdiak 1.080 eurotik behera kobratzen dugu”. Gainera, salatu dute 43.660 alargunen %90 emakumeak direla, eta euren batez besteko pentsioa 743 eurokoa dela: “Errealitate gordin horren parte garenok ez dugu onartuko politikariek eta Eusko Jaurlatizak kale gorrian utz gaitzaten, gure pentsioen erosteko ahalmena bermatu gabe eta duintasunik gabeko zahartzaroarekin”.
Bestalde, gogorarazi dute, aipatutako aldarrikapen horien guztien alde, iazko irailean
71.724 sinadura aurkeztu zituztela Eusko Legebiltzarrean. “Ez gara nekatuko errepikatzen: aintzakotzat hartzen gaituzten arte gure bizitzak eta osasunak haien etekinak baino askoz gehiago balio dute”.