Zortzi diseinatzaileren moda sustatzeko eta saltzeko gunea sortu dute
Izena emateko epea apirilaren 20an amaitzen da.
Donostiako Sustapenaren webgunean. Hautaketa egiterako orduan, hauek izango dira irizpide orokorrak: diseinatzaileak donostiarrak izatea, 2017ko udaberri-udako bilduma askotarikoa eta zabala izatea, eta kalitatea ez ezik, bildumako jantzi kopurua ere kontuan izango dute.
Donostiako Sustapeneko Moda Klusterraren bitartez, ekonomia zinegotzigoaren helburua da bertakoa eta desberdina den produktuari balioa ematea eta Donostiako markak eta diseinatzaileak ezagutzera ematea. Bada, tokiko diseinatzaileak bezeroarekin harremanetan zuzenean jar daitezen, Garbera merkataritza zentroan aldi baterako gune bat eskainiko die, 2017ko udaberri eta udako bildumak erakutsi eta saldu ahal izateko.
Ekonomia, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo zinegotzi Ernesto Gascok esan duenez, “aukera interesgarria eskaintzen diegu gurekin Moda Klusterraren esparruan lan egiten ari diren hiriko diseinatzaileek. Izan ere, salmenta gune fisiko bat izango dute maiatzean eta urrian, jende ugari ibiltzen den leku batean. Haientzat aurrerapausoa izango da, ikusgarritasun eta etorkizunaren aldetik”.
Gaur ireki dute interesa duten diseinatzaileek izena emateko epea, eta apirilaren 20a bitarte egin ahal izango da,