Argentinara iritsi da jada bertso pilota bira
Beñat Gaztelumendik lehen kronika idatzi du bertatik.
Duela lau urte hasi ziren Bertso Pilota emanaldia eskaintzen, baina oraingoa lehen aldia da Euskal Herritik kanpo eramaten dutena. Izan ere, Argentinan dira jada bi bertsolari (Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran), lau pilotari (Iker Urmeneta, Iñaki Lizaso, Arkaitz Esnaola eta Eneko Azpitarte) eta aurkezle bat (Ekain Ormazabal), eta apirilaren 23ra bitarte bira eskainiko dute bertan. Gaztelumendik idatzi du Tolosako Atarian bere lehen kronika, Allatu gattun/k izenburupean.
IRUTXULOKO HITZAk Urmeneta eta Gaztelumendirekin hitz egiteko aukera izan zuen duela aste batzuk, eta biraren inguruko xehetasunak eman zituzten.