Ohorezko mailara itzultzea lortu dute
Ohorezko B mailan urtebetez egon ostean, eta oraindik liga amaitzeko hiru partida geratzen diren honetan, Donostiako Atletikoren gizonezkoen belar hockeyko taldeak lortu du Ohorezko mailara itzultzea. Asteburuan Benalmadenan jokatutako partidan berdindu ostean eskuratu du igoera matematikoa. Behin igoera ziurtatuta, Donostiako taldearen hurrengo helburua izango da B mailako lehen postua lortzea.