15 eta 17 urte bitarteko gazteek kalera aterako dute artea; lehenengo saioa apirilaren 28an egingo dute.
(Argazkia: Donostiako Udala)
Utzi zure mezua izenburupean,
artea kalera eramateko asmoz antolatu dute tailer bat. Elkar-Ekin proiektuaren barruan sortutako programa artistikoa da, eta Donostiako, Irungo eta Gipuzkoako Foru Aldundiko
Gazteria Sailek bultzatu dute, Tabakalerarekin lankidetzan.
Parte hartu nahi duten gazteek Donostiako Udalaren webgunean eman dezakete izena.
Tailerra
15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta
hiru saio izango ditu. Helburu nagusiak dira
parte hartzaileen sormena bultzatzea, arte metodologiak ezagutzea eta elkarrekin ondo pasatzea. Hala, Donostiako eta Irungo hamarna gazte Tabakalerako Hirikilabs laborategian bilduko dira, bertako teknologia digitalak eta hainbat Street Art teknika ezagutzeko.
Lehenengo saioan,
apirilaren 28an, sormen faseari ekingo dio taldeak, eta transmititu nahi duten ideiaren kontzeptualizazio eta diseinua landuko dute. Bigarrenean,
maiatzaren 12an, margotze saiora bideratutako guztia prestatuko dute. Eta, azkenik,
maiatzaren 26ko hirugarren saioan, Street Art teknikak praktikan jarriko dituzte artista gazteek. Parte hartzea doakoa da, eta saio guztiak
18:00etatik 20:00etara izango dira, Tabakaleran.