Aurten egingo dituzten hainbat jardueren berri eman dute.
Guztiona Klusterraren 2017ko jarduera plana aurkeztu dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
Guztiona Klusterra Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Nekazaritzako Elikagaien Klusterra da, Donostiako Sustapenak sustatua. Bada, aurtengo asmoen berri eman du prentsaurrean Ekonomia zinegotzi Ernesto Gascok, Klusterreko bi kideekin batera. “Nekazaritzako elikagaien sektorearekin lanean dihardugu
Donostialdean dugun tokiko produktuari eta ekoizleen lanari balioa emateko. Horretarako, produktu horien eskaintza eta eskaera gehitzen saiatzeaz gain, sektorearentzat proiektu ezberdinak eta jarduera zehatzak abian jartzen ditugu”, esan du zinegotziak.
Auditz Akularreko lurrak eskaini nahi dizkiete bost nekazariei
Tokiko produktuen eskaintza areagotzeko asmoz, 2016. urtean hiriko hainbat partzela identifikatu zituzte,
Urban Lur proiektuan erabili ahal izateko. Nekazaritzarako egokiak izan daitezkeen lur sailak aztertu ostean, Urban Lur proiektua garatzeko aukera gehien dituena Auditz Akular da, Altzan dagoena. “Udalak gune hori eskuratu zuen hirigintza proiektu bat aurrera eramateko, baina, egun, geldirik dago, eta guk proposatzen dugun helbururako egokia da guztiz”, esan du Gaskok. Izan ere, nabarmendu du erabiltzeko moduko nekazaritzako lurzorua duela,
6.000 eta 7.000 metro koadroko zabalerakoa; bost sail egokitzeko aukera; 465 metro koadroko negutegi tunela instalatzeko erraztasuna, ibilgailu mekanikoentzako sarbidea, hornidura sareak (ura eta elektrizitatea), eta zerbitzu kolektiboekiko gertutasuna (zaintza, biltgiratze eta kontserbazio etxola, leihatila, zerbitzuak eta aldagelak).
Proiektua burutu ahal izateko,
lur sailak egokitu beharko lituzkete. Behin lurrak prest daudenean, nekazaritzako b
ost ekintzaile hautatzeko deialdia egingo dute. Hautatutako pertsonak nekazaritzako
prestakuntza ez ezik, proiektuaren bideragarritasun planak garatzeko
laguntza ere jasoko dute. Klusterreko kide eta Lurrarte enpresako arduradun Antton Olaizolak oso baikorki baloratu du apustua: “Guk familiaren lurretan hazi izan ditugu gure produktuak; baina egon daiteke norbait gaiaren inguruan interesa duena eta ezin duena horrelako lurretan lan egin”.
Tokiko Produktuen Eguna
Bestalde, 2017an aurreikusten dute
ekoizleen gida bat egitea eta hiriko saltokietara bidaltzea; iraila bukaerako azken ostiral eta larunbatean
Tokiko Produktuen Eguna ospatzea; Kilometro 0ko Hotelak proiektuarekin jarraitzea (hiriko sei hoteletako eskaintza gastronomikoan bereizita aurkezten dituzte tokiko ekoizleen produktuak).