Matia kalea oinezkoentzat izango da igande eta jai egunetan
Maiatzaren 7tik aurrera oinezkoentzat izango da Matia kalea igande eta jai egunetan. Aldaketez informatzeko bilera egingo dute Antiguan apirilaren 26an, 19:00etan Lugaritz kultur etxean.
Bertan egongo dira mugikortasuneko zinegotzia eta teknikaria eta partaidetzako teknikaria. Udalak jakinarazi du 08:00etatik 20:00ak arte egongo dela Matia kalea trafikoari itxita. Hala ere, alboko kaleetatik gurutzatu ahal izango da.