Iaz egindako olinpiadak. (Argazkia: Donostiako Udala)
7. urtez jokatuko dituzte bihar Gaztelekuen arteko Olinpiadak Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan. Oporretan egonagatik gaztetxoak ez daude geldirik egoteko prest.
Goiz guztian zehar iraungo dute olinpiadek,
10:30etatik 15:30etara. 13 eta 17 urte bitarteko 70 gazte baino gehiagok parte hartzea aurreikusten dute antolatzaileek. Gazte horiek hiriko zortzi gaztelekuren erabiltzaileak dira.
Amarako Gaztelekuak irabazi zuen iaz. Hala ere, Rafa Butron udaleko gazteria saileko gaztelekuen arduradunak azaldu duenez,g utxienekoa da nork irabazten duen: ” Proiektu honen helburua nerabeen artean bizitza ohitura osasuntsuak eta parte hartzearen heziketa sustatze da”.
Aurten, besteak beste, gazteek
ergometroak izango dituzte arrauna egiteko. Kaiarriba arraun elkarteak utziko ditu olinpiadetarako. Bestalde hain ezagunak ez diren beste kirol batzuk egiteko aukera ere egongo da, esaterako,
Kin-Ball.
Eguna amaitzeko sari banaketa eta kirol klubek zein elkarteek emandako oparien zozketa egingo da.