Badator Sudur Krosa!
Larunbatean egingo dute Sudur Krosa Egiako parkean barrena. Parte hartzaileek sei kilometroko ibilbidea egingo dute. Helduen lasterketa 17:00etan abiatuko da, baina txikientzako tartea ere egongo da, ordubete lehenago (16:00etan). Izan ere, V. Sudur Txikia egingo dute, eta adinaren arabera aldatuko da ibilbidearen luzera.
Bi egun geratzen dira 8. Sudur Krosean izena emateko, Herrikrosaren webgunean, edo hiru tabernatan egin daiteke: Rekalden (Parte Zaharra), Triku Harrin (Antigua) edo Katan (Egia). Aurtengo kamiseta ere prest dute dagoeneko!