Adur Fernandez euskal preso donostiarra aske geratu da
Aske geratu da Herrerako Adur Fernandez Valladolideko (Espainia) espetxetik.
2013an atxilotu zuten, Donostiako Aske Gunean, Oier Lorente, Mikel Arretxe, Egoi Alberdi, Aitor Olaizola eta Ekaitz Ezkerrarekin batera. Segiko kide izatea egotzita zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Jakinarazi dutenez Aske Gunean atxilotutako Oier Llorente ere datozen egunetan geldituko da aske.