Jokalariek eta zaleek izugarri gozatu zuten azken partidaz, Gaska kiroldegian. (Argazkia: gipuzkoabasket.com)
Urrezko LEB Liga irabazi berri du Gipuzkoa Basketek. Zehazki, aurreko ostiralean etxean irabazitako partidari esker lortu zuen titulua. Gaska kiroldegia lehertu egin zen, eta partidaz gozatzeaz gain, festa itzelaren parte izan ziren taldekideak eta zaleak.
Garaipena ospatzeko, ekitaldia berezia egingo dute bihar, asteartea, 20.00etan, Usurbilgo Saizar sagardotegian. Taldea, babesleak eta erakundeetako ordezkariak bilduko dira han.