Ondarearen Foroa abian jarriko du udalak
Donostiako Udalak Ondarean Foroa eratuko du bihar, Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak jakitera eman duenez. Udalbatzarrean adostu bezala, ondarean inguruko jarraipena egiteko foro edo topagunea izango da. Hain zuzen, bere helburua Eraikitako Hirigintza Ondarea Babesteko Plan Bereziaren (EHOBPB euskaraz, PEPPUC gazteleraz) jarraipena egitea, eta eztabaida sortzen duten aferak lantzea izango da.
Ramosek azpimarratu du foroa osatuko duten ordezkaritza zabala eta parte hartzailea izango dela. Horrela, udal taldeek, eragile sozialek, hiriko instituzio eta kolektiboek osatuko dute. Bihar arratsaldean (18:00) eratuko dute foroa, eta orduan hautatuko dituzte lehendakaria eta lehenakariordea. Ramosen ustez, karguen ardura politikari ez direnek hartzea litzateke egokiena. Urtean bi edo hiru aldiz bilduko da foroa, Hirigintza zinegotziak esan duenez.