Donostiako Emakumeen Etxea. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Zazpigarren urteurrena ospatuko du aurten Donostiako Emakumeen Etxeak. Horretarako, festa bat antolatu dute maiatzaren 20an Guardetxean 18:45etatik aurrera.
Dei egin diete hiriko emakume guztiei Donostiako Emakume Etxearen urteurren festa elkarrekin ospatzera.
Egitaraua
18:45.- Plácida Yeye
19.40.- Aurkezpena Gregoreta pailazoaren eskutik.
20:00.- Emakumeen etxeko abesbatzaren emanaldia.
20:15.- Ventaneras etxeko taldearen emanaldia.
20:30.- Emakumeen etxeko praktika performatiboen taldeko emanaldia.
20:45.- Emakumeen etxeko autodefentsa taldearen emanaldia.
21:00.- Dantzak, Mujeres del Mundo taldearen eskutik.
21:15.- Karaokea Sabur taldearen eskutik.
23:00.- DJ Miau.