Antiguako lurren desjabetzei buruzko informazioa emango du gaur Satorralaiak
Benta Berri plazara herritarrak hurbiltzeko deia egin dute, 19:00etan.
Duela aste batzuk, Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu zuen metroaren igarobidea egiteko hainbat lur desjabetzen hasi direla Lugaritz-Mirakontxa zatian. Horren harira, hainbat jarduera prestatu dituzte aste honetarako, “Eusko Jaurlaritzak Antigua inguruan abian jarri duen desjabetze prozedura eten dezala eskatzeko”.
Horretarako, besteak beste, alegazio batzuk prestatu dituzte eta horiek izenpetzeko eskatu diete herritarrei. Satorralaiaren webgunean dago informazio guztia. Alegazioak aurkezteko epea ostiralean, apirilak 28, amaituko da, eta horien guztien aurkezpen kolektiboa egingo dute, Eusko Jaurlaritzako Andia kaleko egoitzan, 11:00etan.
Bestalde, gaur, asteartea, Benta Berri plazara herritarrak hurbiltzeko deia egin dute, 19:00etan batzar informatiboa egingo baitute, “jendea informatu eta herritarren erantzuna bultzatzeko”.