Juan Ramon Viles eta Eneko Goia, aurkezpenean. (Argazkia: I. Esnaola)
Ikur berria du Donostiako Udalak. Aurreko logotipoa 80ko hamarkadakoa zen, eta berritzeko ordua iritsi zaio. Aurrerantzean, irudi berriak udalarekin harremana duten jarduerak, zerbitzuak, eraikinak eta seinaleak identifikatzeko balioko du. Ikurraren aurkezpena Eneko Goia alkateak eta Juan Ramon Viles Lehendakaritza zinegotziak egin dute, gaur goizean.
“Udalaren eta hiriaren irudia indartzea du helburu irudi berriak, bere izaera mantenduta”, azaldu du Goiak. Logotipoarekin batera, eskuliburu korporatiboa aurkeztu dute, pixkanaka, udalaren euskarrietan eta seinaleetan aplikatzen joango direna. Irudi korporatiboa lehiaketa publikoa irabazi zuen
TD Grafica enpresak egin du.
Irudi berrituaren xehetasunak eskaini dituzte bi udal ordezkariek. Goiak ondokoa azpimarratu du:
“Izaera modernoa, gaurkoa eta Udalaren zerbitzu zein alorrei batasuna emango dien irudia bilatu dugu”. Diseinuaren oinarria Udalak azken hiru hamarraldietan erabili duen irudia da. Bertsio berrituan itsas-ontzia, uhinak eta koroa mantendu dira. “Koroa kentzea ez zen pentsatu”, erantzun dio Goiak kazetari batek egindako galderari. Bestalde, tipografia sinple eta modernoa hautatu dute
Donostia San Sebastian izenerako.
Udalaren logoa ez ezik, udal administrazio ezberdinen ikurrak ere aldatuko dira. Vilesek eman ditu azalpenak: “Azken urteetan hainbat marka eta logotipo sortu dira, itxura aldetik ezberdinak. Horregaik ez dira administrazioaren erraz lotzen. Horregatik, irudi guztiak berdintzeko asmoa dugu”.
Irudi berria aplikatzeko prozesua mantsoa izango dela adierazi dute bi ordezkariek, eta denboran luzatuko da udaleko diru kutxarentzako eramangarria izan dadin.