Urrezko Danborraren harira udalak jasotako kritikak ez ditu ulertzen Goiak
Irabazi Donostiak eta EH Bilduk udal gobernuaren proposamenarekin ez daude ados
Urrezko Danborraren prozedura erabakitzeko adostasunik ez dago, momentuz. “Nekeza egiten zait udal gobernuari adostasun falta leporatzea, ez dut ulertzen”, adierazi du Eneko Goia alkateak, Tokiko Gobernu Batzordearen ondorengo prentsaurrekoan. Udal gobernuak aurkeztu zuen prozedura proposamenarekin ez daude ados Irabazi Donostia eta EH Bildu. Hain zuzen, Irabazik, atzo eman zituen azalpenak eta proposamen propioaren xehetasunak eskaini zituen.
Goiari udal gobernuaren proposamenak jasotako kritikak ez zaizkio zentzuzkoak iruditzen. “Kritikatzea kritikatzeagatik ez da zentzuduna”. Dena dela, Udaleko Bozeramaileen Batzordean hitz egin eta adostuko dute Urrezko Danborraren prozedura berria. Erabakia hartzeko epe zehatzik ez dute iragarri.