Donostia osoa laranja kolorez tindatu nahi dute
II. Markel Txapeldun Memoriala egingo dute maiatzaren 28an, Altzako Arriberri plazan; irabazi guztiak Aspanogi elkartearentzako izango dira.

II. Markel Txapeldun Memoriala aurkeztu dute udaletxean, Aspanogi eta La Oreja de Van Gogh musika taldeko kideen babesarekin. (Argazkia: Lide Ferreira)
- 11:00. Pailazoak. Kiki, Koko, Moko. Katapuntxispun. Musika, buruhandiak, kamisetak eta banderak, puzgarriak, haur jolasak, ziba txapelketa, lasterketa-autoen erakustaldia, narrastien erakustaldia.
- 12:00. Zumba solidarioa.
- 13:00. Minimoto DMT-en gidatze erakustaldia.
- 15:45. Hegazti harraparien ikuskizuna eta erakustaldia.
- 16:00. Ongietorria eta oroimenaren aurkezpena, Markelen ama eta aitaren eskutik.
- 17:00. Haur lasterketak. Puzgarriak, shiatsu masajeak, musika.
- 17:30. Haur tailerrak eta aurpegi margotzeak, horma solidarioa (mezuak ume gaixoei eta bere familientzat).
- 17:30. Minimoto DMT-en gidatze erakustaldia.
- 18:30. Herri krosa: 6,7 kilometro. Izen ematea herrikrosa.eus webgunean.
- 19:00. Sari banaketa eta Gipuzkoako haur minbizia duten ume eta beren familien aldeko omenaldia. Ondoren, agurra eta talde argazkia.