Niña Coyote eta Chico Tornadok Japonian egindako biraren bideoa egin du Aritz Morenok
Donostiako Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak mundu bira egin du Eate diskoarekin. Japoniara ere iritsi dira Ursula Strong bateria jotzailea eta Koldo Soret gitarrista, eta herrialde hartan bizitako esperientzia jaso du bideo batean Aritz Moreno zinemagile donostiarrak. Aurretik ere egin du lan bat bikotearentzat. Lainoa abestiaren bideoklipa egin zuen, Donostiako Aste Nagusian grabatutako irudiekin.