Udan kirola egiteko izena emateko epea astelehenean irekiko dute
Donostia Kirolak-ek 2.500 plazatik gora eskainiko ditu; ikastaroak ekainaren 5ean hasiko dira.
www.donostiakirola.eus webgunean dago irakurgai.
Kirol Ekintzak 2016/2017 kanpainako ikastaroak maiatzean amaituko dira, baina udan zehar kirola egiten jarraitzeko aukera egongo da udal kiroldegietan. Izan ere, eskaintza zabala prestatu du Donostia Kirolak-ek. Ikastaroak ekainaren 5ean hasiko dira.
Guztira, 2.500 plazatik gora eskainiko dituzte; tartean, aerobika, cross-training, ziklo-indoor, jumpfit, 65 plus, TRX eta abar. Ikastaro hauetan izena emateko aukera astelehenean, maiatzak 1, irekiko dute, eta egin ahal izango dira Donostia Kirola-ko bulegoetan zein udal kiroldegietan. Informazio zehatza