"Gabonak elurretan igarotzen ditugu, entrenatzen"
Mushing-aren munduan zortzi urte daramatza jada Eneko Agirrek (Parte Zaharra, 1987). Txakur krosetan parte hartzen hasi zen, eta, gerora, eski gainean, patinetean eta lerarekin ere egin ditu probak. Europako distantzia erdiko lehiarik gogorrenean parte hartu du, Frantzian, aurreko hilabetean, eta laugarren postuan sailkatzea lortu du. Esperientziaren berri gogotsu eman dio IRUTXULOKO HITZAri: “Denboraldiaren oinarria lur gainean egiten dugu, inguruan ez dugulako elurrik, eta Gabonak elurretan igarotzen ditugu, entrenatzen”. Bederatzi egunean bederatzi etapa egin dituzte, 30 kilometro ingurukoa bakoitza. Horrela, egun bakoitzean ordu eta 45 minutu inguru egin ditu lehiatzen [Goiko bideoan, laburpena].
Ostiraleko astekarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera egongo da.