Apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 6 eta 7an egongo da ikusgai; astean zehar, gaztetxoek esperientzia bizitzeko aukera izango dute.
Antzezlanaren irudi bat. (Argazkia: Manuel Diaz de Rada)
Iazko urrian estreinatu zuten
Treblinkara azken trena antzezlana,
Donostia 2016ren barruan. Bada,
72 emanaldiren ostean, hirira itzuli da Vaiven Produccionesen ikuskizuna. Hala,
apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 6 (euskaraz) eta 7an Larratxo kultur etxea Varsoviako ghettoko umezurztegi bilakatuko dute. Emankizun guztiak 20:00etan izango dira, eta ikus-entzuleek oso gertutik biziko dute istorioa.
Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, haur errepublika bat sortu zuen bere laguntzaile Stefani Wilzynskarekin batera. Haurrekin batera konstituzio bat sortu zuten, bere lege, araudi eta zigor kodearekin.
Proiektuari buruz IRUTXULOKO HITZAk
Ana Pimentarekin hitz egin du, ideiaren sortzailearekin.
Bihar, ostirala, egongo da irakurgai erreportaje osoa.
Emanaldirako sarrerak dagoeneko Donostia Kulturaren webgunean daude eskuragarri.