Alegazioak aurkeztu dituzte. (Argazkia: Malen Aldalur)
Antiguako lurren desjabetzearen aurkako alegazioak aurkeztu dituzte modu kolektiboan hainbat herritarrek, Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta. Eusko Jaurlaritzak hirian duen egoitzaren aurrean elkartu dira lehenbizi eta salatu dute “onartezina” dela lurren desjabetzea, eta metroa gelditzeko eskatu dute.
Mikel Alvarez Satorralaiako kideak azaldu du
300 alegaziotik gora jarri dituztela. Azaldu dute espazio publikoak direla desjabetu nahi dituzten lur gehienak: Horien artean, Benta Berriko kiroldegiaren ondoan erabilpen handia duten ekipamendu komunitarioko jolas eremuak; Benta Berriko plaza; Zarautz etorbidea eta Eugenio Imaz kaleko bide publikoak; Pio Baroja kiroldegiaren alboan dagoen Izurun plaza; baita Aizkorri kalean eta Mikelete pasealekuan kaltetutako sail txikiagoak ere. Bestalde, desjabetzeak bi eraikin pribatutan ere ondorioak izango dituela ohartarazi dute.
Azkenik, Satorralaiak azaldu du irailetik daudela
Itsasertzeko zerbitzuen ebazpenaren zain, eta azaldu dute horrek proiektu osoaren bideragarritasuna baldintzatzen duela. Aurrera begira metroaren aurkako dinamikekin jarraituko dutela gaineratu dute.