Bertso aroan murgilduko da Altza
Altzako VII. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo dute.
Hurrengo egunean, maiatzaren 7an, Esku Harriak, Oteizaren (h)aria ikuskizuna emango dute Casares kultur elkartearen aurrealdean (euria egiten badu, Tomaseneko aretoan egingo dute), 18:00etan. Jorge Oteiza sortzailearen iruditeria anitzaren berrirakurketa bat egiten da Beñat Rallak zuzendutako obra honetan. Jone Amezaga eta Josu Santamaria ariko dira dantzan, Iñar Sastrek eta Beñat Rallak interpretatuko dute musika, eta Alaia Martin ariko da bertsotan.
Bertsoa eta antzerkia nahasten dituen emanaldi umoretsu bat ere ekarriko du Bertso Aroak: Espuela nahi? ikuskizuna. Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa ariko dira bertsotan, eta antzezle gisa parte hartuko dute Eñaut Gantxegik eta Andion Iturbek. Maiatzaren 26an izango da, Nido tabernan, 20:00etan.
Programa ekainaren 4an bukatuko da, Altzako plaza gorrian. Bertso jaialdia egingo dute 18:00etan. Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan.
Altzako XVII. Bertso Aroa hasiko da hurrengo astean, maiatzaren 6an. Bertso bazkari batekin hasiko da bertsolaritzari eskainitako egitaraua. Ane Labaka eta Jexux Mari Irazu bertsolariak ariko dira bertsotan, eta Joseba Alkiza ariko da gai jartzaile gisa. Menua 20 eurokoa izango da; izena eman daiteke Elizondon, Nidon, Goizalden eta Lanbroan. Herrera kirol elkartean elkartuko dira, 14:00etan. Bertso bazkari honetan